Nola definitu "Musik Gerrilla"? Hasteko, gaur egungo kapitalismoaren kontrako mugimendu herritar modura defini dezakegu, baina ez bakarrik musika arlora mugatzen dena, baizik eta horrekin batera dauden edozein kultur espresioen ekoizpena bultzatzen dituena ere. Horren adibide garbiena bezala musika hartu dute erreferentziatzat, eta hau kontsumitzeko dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi izan dira, eredu herritarrago batera hurbiltzeko.
Horretarako, Musikherria diskoetxean murgildutako 21 musika talde gazte arabatarrek beraien kantak batu izan dituzte lehenengoko album bat antolatzeko, Liskarra, Eztandarte, Garraxika, Enbat, edota Psikotropik, besteak beste. Eta nola ez, Aiaraldeak ez du bere protagonismoa faltan botako. Izan ere, momentuz baditugu hiru talde kaña ematen, Herrikadak eta Apurtu Arte punk-rock taldeak, eta apur bat aldentzen den Irrintzi taldea. Guztiak batera, musika indibidualista alderatu eta errekurtsoak amankomunean jarriz elkarlana sortzera bultzatzen digute.
Momentuz, ostiral honetan, Otsailak 24, diskaren presentaziora animatzen gaituzte, Gasteizko Gaztetxean arratsalde betea aurkeztuko digutelarik. Bertan aurkituko ditugu argitaratu diren mila kopiak, 3 eurotara salgai. Argi dago dirua sinbolikoa dela, eta hurrengo lanetarako lagungarri agertuko dela, musikarientzako beste hainbat laguntza bultzatzeko asmoz.
Mugimendu honen borroka hasi baino ez du egin, eta 21 zenbakia oso labur geldituko da laster Aiaraldeak, Arabak, eta Euskal Herri osoak aurkeztu dezakeen musika kulturarekin konparatuta. Agenda ostiralean hasiko da, eta laster entzun ahal izango dugu "Musika askea eta askatzailea herritik ta herriarentzat!"