Kaixo guztioi, oraingo honetan proposamen askoz folklorikoago bat dakart, Europa osoan bereizgarrienetarikoa den Irlandarra, alegia. Euskal Herriarekin hainbat kultura eta paisai konpartitzen dituen herrialde hau maiz entzun ahal izan dugu Enya edota Lord of the Dance bezalako artista zeltikoekin.
Hala ere, influentzia bera mantenduz beste talde bat ere nabarmendu izan da azkeneko urteetan zehar, Celtic Woman izenekoa. Bertan, izena esaten duenez, emakume irlandarrak baino ez ditugu aurkituko, guztiak abeslariak, eta protagonismo handiagoa arakatzen duen bibolinjolea, Mairead Nesbitt.
Aukeratutako abestia A New Journey albumari dagokio, Irlandako Slane gazteluan bertan grabatutako zuzeneko ikusgarriarekin zetorrena. Lisa Ann Kelly abestutako balada daukagu The Voice, Irlandar mitologiaren jainkosa baten ahots modura bere boterea deskribatzen duen abestia.
Esan beharra dago emakume zeltiko hauek influentzia modernoagoak ere jorratzen dituztela beraien albumetan, baina argi dago musika zeltikoa alderatzea beti okerra izango litzakeela Europar Musika kulturan. Gozatu ezazue.