KRONIKA: Arrakada taldearen kontzertua Drumgorrin

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2012ko urt. 22a, 13:48

Pasaden ostiralean, Urtarrilak 20, Drumgorri Aretoak beste kontzertu bat aurkeztu zigun, oraingo honetan, Arrakada taldearen eskutik. Taldearen ezaugarri bereiziena adina dela esango genuke, talde oso gaztea baita. Duela urte bat, Mungiako lagun koadrila bat baino ez ziren eta 17-18 urterekin talde bat eraikitzea erabaki zuten, ia "zerotik".

Pasaden ostiralean, Urtarrilak 20, Drumgorri Aretoak beste kontzertu bat aurkeztu zigun, oraingo honetan, Arrakada taldearen eskutik. Taldearen ezaugarri bereiziena adina dela esango genuke, talde oso gaztea baita. Duela urte bat, Mungiako lagun koadrila bat baino ez ziren eta 17-18 urterekin talde bat eraikitzea erabaki zuten, ia "zerotik".

Beraien influentziak Berri Txarrak moduko taldeengana hurbiltzen direla esan dezakegu, ahots garbiarekin eta gitar riff metaleroez beteriko Rock modukoarekin. Lau lagun beraz, bateria eta baxuarekin batera. Esan beharra dago, nahiko gogor hasi direla musikaren mundu honetan, Mungiatik atera bezain laster Durangoko maketa lehiaketan bigarren postua lortu baitzuten, beraien lehenengoko albuma grabatzea ahalbidetu ziena.

Ostiralean aurkeztutako kontzertuari dagokionez, berez ezer gutxi dago esateko, hori bai, horrek ez du esan nahi kalitate falta egon zenik eszenatoki gainean. Izan ere, nahiz eta dozena bat kontzertu baino ez dituzten egin momenturarte, oso ondo murgildu dira hasieratik, lasaitasunez eta akatsik gabeko musikarekin. Ekarritako "track-list"-a 12 abestiz osatua egon zen. Besteak beste, "Ezinezko Maitasuna" bezalako maitasun abestiak, "Eguzki Berria", kontzientzia edota erlijioa bezalako gaiekin, eta amaiera gogorrerako utzi zuten "Zarata ala Bizia", eskubideak eta haiengatik burututako borrokari buruzkoa. Guztiak distortsioz eta momentu akustikoago eta lasaiaz osatuak, bikain konbinaturik, eta euskaraz abestuak. Honi guztiari bi bertsio gehitu zitzaien, klasikoa den Nirvanaren "Rape Me" eta kuriosoago bat, Nohizean Behin talde euskaldunaren abesti bat, Mungiakoak ere izanik azkeneko hauek.

Ikustekoa da zelako asteburua agertu zaigun Laudion musikaren arlotik, Drumgorriko kontzertu parea, Sorgin Tabernaren DJ sesioa, eta Igor Arzuagak Luis Vilekin batera aurkeztutako album berria Basalarrinan. Lastima leku guztietan egon ezin izana, eta horrek ere dakarrena, jende gutxiago animatzea Drumgorri Aretorarte. Dena den, gozatu ezazue beraien myspace-an igotako abestiekin eta baita ETBk egindako elkarrizketarekin ere, Durangoko lehiaketari esker kalitate paregabea lortu baitute errepidean urte bat baino ez daraman talde honentzako, Arrakada.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide