KRONIKA: Jardin Infierno taldearen kontzertua Drumgorrin

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2012ko urt. 15a, 14:52

Atzo, larunbata, Drumgorri Aretoaren kristalak guztiz enpainaturik egon ziren Jardin Infierno taldeak, beraien izenaren omenez, lokala berotzeaz arduratu zen bitartean. Taldea Bilbotik zetorren, eta gau hotzak animatu zituen jende gutxiari lagun arteko giro ona planteatu zion, abeslariak behin eta berriz publikoarekiko edota bere taldekideekiko bromak jorratzen zituelarik.

Atzo, larunbata, Drumgorri Aretoaren kristalak guztiz enpainaturik egon ziren Jardin Infierno taldeak, beraien izenaren omenez, lokala berotzeaz arduratu zen bitartean. Taldea Bilbotik zetorren, eta gau hotzak animatu zituen jende gutxiari lagun arteko giro ona planteatu zion, abeslariak behin eta berriz publikoarekiko edota bere taldekideekiko bromak jorratzen zituelarik.

Beraien burua Rock hitzarekin baino ez dute definitzen medioetan, baina azkeneko eta momenturarte bakarra duten albuma Rock kontzeptua harrapa ditzaken soinu mota guztiak jorratzen ditu zortzi abestietan zehar, 70. hamarkadaren taldeen estiloa modu paregabean bateratu dituztelarik. Taldea desberdintzeko ziurrenik esan beharko genuke "Hammond" teklatua izango litzatekela, duela 40 urte Rhythm and Blues generoan mitikoa izan zen lehenengoko sintetizadoreen soinua. Honi gitar bakar baina teknika paregabekoa gehitu behar zaio, Led Zeppelinen Funk estiloarenganako distortsioz beteko solo azkar nahiz melodia lasaiekin, bateria, izerditan amaitutakoa, eta baxua, protagonismo oso grabe baina handikoa kasu hauetan. Ahotsari dagokionez, edozein kritiko profesionala paragrafo luze bat idatz ahal izango luke, baina laburtzearren esango genuke bikain bat merezi izan zuela. Duela gutxi taldeak emakume bat zeukan abeslaritzat, eta kritika onak jasan izan bazituen ere, ziur nago honek ere ez dela gutxiago izango, ACDC-ren Rock-a, Allman Brothers-en Blues-a, edota Nina Simone-ren Jazz-aren erregistro ezberdinak ondo baino hobeto jorratu zituelarik.

Eta guzti honek album eta kontzertu konpletu batera eramaten digu, besteak beste aipatzeagatik, "El CD De Purple", talde britanikoari tributu eginez, "Luna", teklatuaren protagonismoz beteriko Jazz abestia, "Irresistible", hard rock gogorrera hurbiltzeko, edota "Jenny Be", abestu baino, dantzatzeko baino ez den Rock&Roll klasikoarekin. Honi aipatutako Allman Brothers edota bestelako talde batzuen bertsio batzuekin akonpainaturik, dozena bat inguruko abestiaz osatutako kontzertu bat utzi zigun.

Hori bai, albumean ikusi ahal ezin dena zuzenean planteatutako bis esplosiboa izan zen, zeinetan 5 minutu inguruko erritmo geldi ezinen ostean, Arkaitz, teklatua, Hammond-a hartu, eta airean gitar baten antzera bortxatzen jarraitu zuen momentu zoro batekin. Hasiera bikaina izan da dudarik gabe Drumgorri Aretoak hilabete honetan zehar gero eta Rock edota Metal gogorrenei egingo dioen erreferentziari.
Amaitzeko komentatzea interneten zehar informazio gutxi aurkitu ezean, beraien myspace-an behintzat abestiren bat entzuteko aukera daukagula, animatu zaitezte zerbait entzutera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide