Badirudi azkeneko hilabete pare hauetan Drumgorri Aretoa bere alde rockeroena aurkeztu nahi izan gaituela, izan ere, pasaden ostiralean, Abenduak 9, Highlights taldea izan genuen bertan, gitarren distortsioak "grunge" estilo batengana hurbiltzen zireneko hamarkaden rock bategaz lagunduak.
Taldea Arrigorriagatik zetorren, 2009. urtean debutatu ostean, pila kontzertu eman eta azkenean lehendabiziko maketa grabatzeko aukera izan dutelarik. Bertan momenturarte konposatutako abesti originalak aurki ditzakegu, bost guztira, ingelesez abestuak. Hauen influentzia nagusiak argi eta garbi entzun ahal izan genituen Drumgorrin, Guns n`Roses, Aerosmith, Thin Lizzy, edota ACDC bezalako taldeen estiloa entzuteaz gain, bertsioren bat ere jo baitziguten.
Guztira, 13 abesti, bakoitzak erritmo melodikoekin, 80. hamarkadaren distortsio zikin huraz lagunduak, eta lirika oso motibagarriekin, bizitza, festa, edota baita maitasunarekin erlazionaturiko erritmo lasaiago eta akustiko batzuekin ere. Hori bai, guzti guztiak gitar solo luze eta azkarrez beterikoak.
Honek argi utzi zigun berdin diola ze nolako eboluzioa aurkezten digun musika, duela hogei urte jende masak mugitzen zituen erritmoak oraindik ere bizirik dirautela, geure gorputza mugiarazten dirautela, eta hori ikustekoa izan zen pasaden ostiralean, Drumgorriko kontzertu jendetsuenetariko batean murgildu ahal izan ginenean.
Ziurrenik laster berriro ere entzun ahal izango dugula Highlitghts taldea geure inguruetatik, geure auzokideak baitira. Bitartean, entzun ezazue grabatutako maketaren abestiak beraien myspace-an, dohainik deskargatzeko aukera ematen digute eta.