Azken larunbat honetan, Azaroak 26, kontzertu pisutsua aurkitu ahal izan genuen Laudioko Drumgorri aretoan. Izan ere, hara non eta gaueko hamaiketan ailegatu bezain laster, Black Star izeneko hard rock talde bat aurkitu ezean, beste talde batekin lagunduak etorri zirela ikusi genuela, Insolenzia, alegia. Gaua hotza planteatu zitzaigun hasiera batetik, baina hala ere, zeru garbiak kopa pare bat hartzea ahalbidetu zuen eta jende nahikotxo animatu zen bertako terrazara. Hori bai, Insolenzia taldea hasi bezain laster, ez zen inortxo ere ez kanpoan geratu barruan sartu eta lokalaren eta musikaren, bereziki musikaren, beroa jasotzeko aukera izanda.
Esan bezala, Insolenzia taldea hasi zuen gaua, kontzertu akustiko batekin. Hori bai, ez pentsa gitarra elektrikorik ez aurkitzea Rock tanta bat ere galduko duenik. Izan ere, Aragoitik etorritako taldeak ez du distortsio askorik behar erritmo rockero bat pizteko, bereziki, Daniel Sancet abeslariaren ahots apurtuari esker, gitarra eta abeslaria ere den Isabel Marcoren ahotsarekin batera, konbinazio bikaina aurkeztu baitzuten. Nabaritzen da bai, jadanik 10 urte daramatzatela errepidean, eta hori argi uzten du beraien azkeneko lana, orain dela gutxi aurkeztua, "Me quema el sabor de tus ojos", ez bakarrik musika albuma, baizik eta nobela bat ere idatzia dakarrela, abestiei poesia base handia ematen diena, guztiak gazteleraz abestuak. Eta nola ez, halako esperientziak bideoklip bat ere lantzeari ekarri die, hemen ikusi dezakezuen "Barro consentido" izenekoa. Informazio mordo gehiago aurkitzeko, ez gehiago pentsatu eta sartu zaitezte beraien web orrialdera.
Ordu erdi baino gehiago pasata zela, jende gehiago animatu zen lokalera, eta Insolenzia taldeak azken taupadak "GASTATU" zituela, hamabost minutu baino gutxiago behar izan ziren eszenatokira anplifikadoreak igo eta gitar solo luze eta azkarrak entzutera iragateko, hori bai, honako honetan distortsioz beteak, noski. Egia esan, Black Star hura ez zen guztiz makeatuak eta jantziak ateratzen diren "tributu" banda bezalakoak, baina hori ez zuen inolako zerikusirik beraien "kopia kalitatearekin". Ez genuen begiak itxi baino ez behar konturatzeko bertan Xabi gitar jolea baino, duela 20 urteko Ynwie Malmsteen suediarra jotzen zebilela. Hori bai, horrek ez du inolaz ere ez beste taldekideei alde batera utzi behar, besteak beste, Iñaki Lazkanoren ahotsa, hamarkada hartako faltsete eta agudoak bikain mantendu zituela, gaur egun Power Metal moduko generoak maiz entzuten ditugun bezala.
Guztion artean Ynwie-ren karrera musikalari errepaso sakona eman zioten, intro paregabeaz hasi eta “Bedroom Eyes”, “Rising Force”, "Liar", edota bestelako abesti instrumentalak, “Paganini/Adagio” bezalakoxeak jo egin zituzten, gitar jole suediar huraren teknika paregabea behar bezala entzun ahal izateko. Azkenean, abestien konta ere galdu egin genuen gitar solo haien artean, musika neoklasikoaren influentzia nagusiak, teknika zehatza eta abiadura, bikain konbinatzen zituztelarik. Esan beharra dago, saila da 1984. urtetik 2010era ateratako 30 album inguru kontzertu batean laburtzea, eta beraiek ezer falta ez zelako zaporea utzi ziguten.
Lastima talde honen lanak ezagutzeko zailtasuna izatea, baina internetetik sare sozialetan murgiltzen hasiak dira, eta abestiren bat ere internetetik dabil igerika. Pena bat benetan azkenean larunbateko kontzertu pare hauen argazkirik ateratzeko mediorik ez izatea, baina animatu behintzat beraien bestelako kontzertuen bideoak ikusteko hementxe bertan.