KRONIKA: Basaki taldearen kontzertua Drumgorrin

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2011ko aza. 6a, 12:49

Pasa den ostiralean, Azaroak 4, Basaki taldeak kontzertu dexentea aurkeztu zuen Laudioko Drumgorri Aretoan. Tamalez, arratsaldeko eguraldi euritsuak ez zuen asko lagundu, eta azkenean -maiz gertatzen den bezala- 30-40 lagun baino ez ginen animatu bertara. Hala ere, gaueko hamaiketan puntu-puntuan hasi zen taldea egurra ematen, eta ez zuen denbora askorik behar izan giroa berotzeko.

Pasaden ostiralean, Azaroak 4, Basaki taldeak kontzertu dezentea aurkeztu zuen Laudioko Drumgorri Aretoan. Tamalez, arratsaldeko klima euritsua ez zuen asko lagundu, eta azkenean maiz gertatzen den bezala, 30-40 lagun baino ez ginen animatu bertara. Hala ere, gaueko hamaiketan puntual hasi ziren kaña ematen eta ez zuten denbora askorik behar izan giroa berotzeko.

Taldeak Leioatik zetorren, jadanik 15 urteko lana atzean utzita, atera berri duen azkeneko albuma, "Egunero Hasten Da", aurkezteko. Honekin batera 4 dira jadanik argitaratu dituzten diskoak, eta igartzekoa den bezala, emandako kontzertu kantitatea mordoa da, Su Ta Gar, Idi Bihotz, Ken 7, Betagarri, edota Habeas Corpus bezalako taldeekin batera, besteak beste.

Musikari dagokionez, hasiera batean ohiko rock talde bat bezala defini dezakegu, baina laster konturatuko gara entzuten ditugun gitar riff-ak  rock-a baino, metalaren influentzia nagusiak dakartzatela, melodikoki Kerobia bezalako talde bat igarritzen dugun bitartean, musikalki Habeas Corpus bezalako riff-ak aurkitzen baititugu, balada lasaiak eta bertso azkar eta gogorrak batuz. Horretaz gain, ahotsaren aldetik, gehienbat ahots guztiz garbia aurki dezakegu, baina maiz agertzen dira bestelako erregistro aldaketak, ahots apurtuagoekin edota bestelako efektuekin. Eta nola ez, abestutako gaien artean ere maiztasuna aurki dezakegu, esperantza, borroka, adierazpen askatasuna, laguntasuna, gorrotoa,  maitasuna, edota euskara bera, besteak beste, guztiak euskaraz abestuak, erritmo aldaketa eta melodia anitzez aurkeztuak.

Guztira dozena bat abesti inguru jo egin zuten, ordu bat pasa zuen kontzertuarekin. Aurkitutako giroa ere eskertu egin zuten, eta aretoarekiko erlazio estua argi nabaritzen zen, ostean geratutako jende tartean "beste bat" bezala murgildu zirelarik. Baina aizu, bada momentua irakurtzeari utzi eta zerbait entzuteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide