Animaliak gero eta gehiago tratu txarrak jasotzen dituzte. Tratu txar hauek kaleetan eta aozoetan gertatzen dira. Alde batetik etxekoak, batez ere txakurrak eta katuak. Familia batek etxeko animalia bat, txakur bat adibidez, erosten edo hartzen duenean betiko dela pentsatzea normala izaten da, hau hartzerakoan automatikoki familiakoa bihurtzen baita. Baina, txakur honek urteak pasa ahala gero eta arreta handiagoa behar du, kalera ateratzeko edo albaitariarengana eramateko, esaterako. Horrek diru mordoa gastatzea suposatzen du. Hori dela eta, “familia” batzuek bide errazena hartzen dute eta txakurra kanporatu egiten dute. Batzuetan txakur horiek kaleratuak izan baino lehen izugarrizko maltratu fisikoak jasotzen dituzte,erdi hilik eta beldur handiarekin uzten dituzte.