Tigrea (Panthera tigris) Panthera generoko eta Felidaefamiliako animalia espeziea da, hizkera arruntean katu handi deritzen taldeko kideetako bat. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpiespezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorri-laranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Tigre azpiespezierik handiena Siberiako tigreazela pentsatu izan da gaur egunera arte, baina egungo datuek Bengalako tigrea azpiespezierik handiena izan daitekela iradokitzen dute, biek antzeko pisua izan dezaketala aintzat hartuta. .

Oso moldakorrak izanik, tigreak ingurune askotan bizi daitezke, Siberiakotaigan belardi zabaletan zein mangladi tropikaletan. Lurraldekoiak eta gehienetan bakartiak dira, eta lurralde-azalera handiak behar dituzte beren harrapakin-eskakizunak betetzeko. Honi lotzen bazaio giza populaziorik handienak dituzten munduko zenbait tokitan bizi direla, erraz ulertzen da gizakiekin dituzten gatazkak. Tigre modernoaren bederatzi azpiespezieetatik hiru iraungi egin dira eta beste seiak iraungitzeko arriskuan daude. Arriskuaren lehen zergatia beren habitataren suntsiketa eta zatikatzea da, eta ondoren ehiza.

Tigrea munduko megafaunako espezierik karismatikoenetakoa eta ezagunenetakoa da. Antzinako mitologian eta folklorean leku nabarmena bete du, eta oraindik ere film eta literatura modernoan askotan aipatzen da. Tigrea armarri eta bandera askotan ageri da, bai eta kirol talde zenbaiten maskota gisa eta Asiako herrialde batzuetako animalia nazional gisa ere.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide