Eskalada:
Eskalada, leku desberdin batzuetatik harkaitz bat, harri bat edota rokodromo bat igotzea da, eta zailtasun maila bat dago.
Ondo dago, pertsona kirolarientzat, baina oso alferrak direnak, ez dut uste disfrutatu edo gozatzen dutenik, esan nahi dudana da, gustatzen zaion jendearentzat dela.
Zailtasun maila dagoenez, geroz eta interesgarriagoa egiten da ekintza, eta horrela gustatzen zaion jendeari, behin eta berriro, joatea lortzen du, engantzatzen du eta.
Hala ere, ez da oso segurua, zerbait apurtu edo aberia asko egin ditzake ekintza horrek, baina hori jakinda nahi duen jendea joaten da, baina joaten bada, gustatzen zaiolako da edo oso maila errezak egitera dituelako.
Nire ustez, ez da oso zaila, baina jendeari nagia ematen dio eskalatzera joatea, joan den jendea txarto pasatu duela edo oso nekagarria dela esaten dutelako.
Ezinbestekoa dira hurrengoko materialak erabiltzea eskalatzeko: KASKOA eta ARNESA. Ezin da kaskorik gabe eskalatu,adibidez: harri bat edo zeozer jausten bazaizu burura, kaskoa jantzirik, ez duzu ezer nabaritzen, kaskoa gabe, berriz, harri txiki bat burura jauzita oso altuera altutik, burua irekitzeko gai izan daiteke. Arnesik gabe harkaitzetik edo beste leku batetik eskalatzen hasten bazara eta oso altuera altura heltzen bazara, jauzteko arriskuan zaude: ez jaustekotan, gora segi edo behera jeitzi ahal zara, baina jausten bazara, hil zaitezke, hau da, harkaitz edo eskalatzen duzun tokia oso altua bada eta arnesik gabe bazoaz, jauz zaitezke eta lurrean apatxurratuta gelditu zaitezke zure odolez inguratuta.
Naia Laso