Abenduaren 27 eta 28an “Ocho apellidos catalanes”pelikulak arrakasta handia izan zuen Laudion.Nahiz eta egun bakoitzean bi saio eman izana,jende asko pelikula ikusi gabe geratu zen.Arrakasta ikusita, hirugarren emanaldi bat eman zuten.
Pelikula ikusteko, ilara oso luzea zenez,sarrerarik gabe geratu ziren,eta jende asko pelikula ikusi gabe geratu zen.Nahiz eta jendea kanpoan geratu,pelikula ikusi zutenek asko disfrutatu zuten.Pelikulak kritika asko izan ditu,bai onak,baita txarrak.
Ikusleek diotenez;merezi izan zuen ilara luze hori itxaroteak.Gehienei, pelikula asko gustatu zitzaien,baten bati agian ez,baina jendea oso pozik atera zen aretotik.
Pelikula hau beste baten jarraipena da,”Ocho apellidos vascos”-en jarraipena.”Ocho apellidos vascos”-ek ere arrakasta handia izan zuen.Estatuan gehien ikusitako pelikula izan zen.Egileek diru asko irabazi zuten,bai lehenengo pelikularekin,baita bigarren pelikularekin ere.
Laudion gero eta jende gehiago zinemara hurbiltzen ari da, baina argi dago Laudiok areto berri bat behar duela;pelikulak jende gehiago ikus dezan,edo antzerkiak ikusi ahal izateko.Udalak pelikula gehiago jarri beharko lituzke,bai ume txikientzat,bai gazteentzat,baita nagusientzat ere.Pelikula batzuen arrakasta ikusita,Laudion zinema berria behar da.