LAURA CORBELLA ( Laudio, 1970). Laura 10 urte zituela bizikleta erabiltzen hasi zen, azkenean lasterketak egiten bukatu zuen, ez zituen asko irabazi baina elkarrizketa honetan bere bizipen batzuk kontatzen dizkigu, eta garai hartan emakumeen txirrindularitza nolakoa zen.
Zer ikasi duzu?
Ingeles Filologia eta Magistraritza
Zertan lan egiten duzu?
Ingeleseko andereñoa naiz
Seme-alabarik baduzu? Edo neba-ahizparik?
Bi seme ditut, ahizpa bat eta bi neba
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Ez ditut zaletasunik
Zergatik gustatzen zitzaizun txirrindula ?
Nire aitari betidanik gustatu izan zaio txirrindularitza eta nire neba berarekin ateratzen zen. Hamar urterekin bigarren eskuko txirrindula bat oparitu zidaten eta beraiekin joaten animatu nintzen.
Lasterketak egiten al zenituen ?
Hasiera batean zikloturismoko martxetara joaten ginen baina Txirrindularitza eskoletan hasi ginen nire neba eta biok eta asteburuero lasterketak genituen Araban zehar. Lasterketak mutilekin batera egiten nituen eta Araban (nire kategorian) bi neska besterik ez geunden. Laudion, urteetan neska bakarra izan nintzen.
Zenbat irabazi zenituen ? (gutxigorabehera)
Mutilekin oso zaila zen lasterketak irabaztea baina mutil asko baino lehenago heltzen nintzen helmugara eta askok haserretzen ziren neska bat irabazten zienean. Nagusiago nintzenean lortu genuen nesken talde bat osatzea Araba mailan (bost ginen) eta neskekin lasterketan egin ahal izateko asko bidaiatu behar genuen (Leon, Galizia, Donostia...). Nesken lasterketetan taldean bakoitzak bere lana zuen eta taldeko batek irabazteko lana eginten genuen, gure taldekoren bat irabazten zuenean talde osoak irabasten zuen guztien lana oso garrrantsitzua baitzen. Postu honak bai lortu izan nituen baina hirugarren postutik gora. Espainako Txapelketa batean zazpigarrena Zamoran.
Egunkari batean atera al zinen noizbait ?
Askotan. Ez zen ohikoa, garai hartan neska bat txirridularitzan aritzea eta elkarrizketa pila bat egiten zidaten
Norekin entrenatzen zenuen ?
Laudioko mutilekin garai batean. Gero bakarrik, nire taldekideak Gasteizkoak ziren eta astean zehar ezin ginen elkartu.
Lagunak egin ahal zenituen lasterketetan ?
Lagun asko egin nituen. Batzuekin oraindik kontaktuan nago...
Ze txirrindula mota erabiltzen zenuen, hau da, mountain bike, errepide bizikleta…?
Errepide bizikleta nuen, ez dut inoiz "ciclo- cross" edo "Mountain bike" egin.
Troferorik irabazi zenuen ?
Bai, trofeo asko irabazi nituen.
Istripurik izan al duzu txirrindulan ibiltzen ?
Bai, gutxitan jauzten nintzen baina jauzten nintzenean...ospitalera eramaten ninduten zuzenean.
Zein izan da grabeena ?
Elgoibarren izan zen. Ihesaldi batean. Lau gindoazen tropela 4 minututara. Erreleboak egiten joaten ginen eta errelebo aldaketa batean "el afilador" egin nuen eta amildegi batetik jauzi nintzen. Buruz jauzi nintzen eta bizkar hezurrean zerbait grabea nuela pentsatzen zuten. Donostiako ospitalera eraman ninduten eta ingresatuta egon nintzen. Bizkarrean kolpe handia... baina ezer larria. Gaur egun bizkarreko min handiak ditut eta beti pentsatu izan dut horren ondorioz izan daitekela.
Denbora bazenu oraindik txirrindulean ibiliko zinateke ?
Enbidiaz ikusten ditut txirrindulariak errepidetik baina gaur egun beldur handia ematen dit errepidera ateratzen bizikletarekin.
Noiz uste duzu interes gehiago zegoela txirrindulan : zure garaian ala gaur egun ?
Ez dakit zein interes dagoen gaur egun, afizioa dagoela bai esan ahal dut, jende asko ikusten da errepidetik. Lehen emakume txirrindulariak ez genuen interesa pizten, ez zen batere komertziala eta ez geunden oso ondo zainduta, gizonak bezala.