JULEN REKETA (Bilbo, 1967) Laudiokoa eta Mendeiketakoa da. Mendi igotzailea, bere lanegatik eta berak egi duen espedioziogatik hitz egingo dugu.
Non jaio zinen?
Bilbon
Zenbat urte dituzu?
48
Non bizi zara?
Laudion-Mendeikan
Zer ikasi duzu?
Goimendi kirol teknikaria eta Lan bide heziketa
Zertan lan egiten duzu?
Mendi gidaria da nire lanbidea
Seme-alabarik baduzu? Edo neba-ahizparik?
2 anai-arreba
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendizaletasun aparte, Ortua eta baratza.
Gustatzen zaizkizu mendiak igotzea?
Gustatzen zait Igotzea, jeistea eta disfrutatzea mendi eta naturgune bakoitzarekin.
Zein da gertatu zaizun esperientzia arraroena? Eta belduerrena?
Arraroena: mendi erraldoi batean 8000 metrotan inguru hipoxia eraginez Sherpa baten irudia errealik ez zena ikusi nuen, berak eman zizkidan aholkuak kasu eginez berreskuratu nuen galduta neukan kanpalekura heltzeko bidea.
Belduerrena: 1998 urtean abuztuan Pobedy mendian hirugarren kanpalekuan, toki eta arrizkutsu batean, kobazulo bat egin genuen elur maldan gaua pasatzeko, goizaldean lotan ginean elurjauzi batek eztaldu zuen gure kobazuloa, zorionez atean geneukan itxita eta elurra ez zen sartu gure kobaraino, baina kriston ikaraga sortarazi zigun jauzi horrek zeren ez genekien zenbateko elur geruza zegoen gure gainean, pazientziarekin hasi ginen elurra kentzen eta lortu genuen gure burua atera kanpora, 60 zentimetrozko elur geruza zeharkatu eta gero.
Zeintzuk mendi eskalatu edo igo dituzu?
Txikitan hasi nintzenetik ba dira batzuk eta munduko mendikate ezberdinetan, gure ingurutik hasita,ez nituzke nahi ahipatzea batzuk eta beste batzuk ahaztu egitea.
Zein da eskalatu duzun mendirik altuena? Eta arriskutsuena?
Everest.
Pobedy.
Noizbait, mendi bat igotzean geratu zara lo egitera mendian?
Bai, batzutan.
Aire bonbonekin igotzen duzu mendi altuak??
Behin bakarrik, Everesteko laugarren kanpalekutik gailurrerantz abiatzeko.Galdera honek merezi du erantzun potoloago, gustatuko litzaidake hurrengo batean eztabaidatu eta jorratu gai honi buruz.
Zein izan da mendi gehienen izan behar izan duzun denbora? Eta zenbat denbora izan behar duzu igotzeko?
Everesteko espedizioaren bidaiak gure kasuan bi hilabete ta erdi iraundu zuen eta igoera egiteko bi hilabete inguru.