Honez gero dakizuen bezala, gure dinamikak euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea dugu helburu. Ezaugarri oso esanguratsuak ditugu: anitza eta parte-hartzailea izatea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.
Erabakitzeko eskubidearen defentsa jardute demokratikoa delako. Erabakitzeko
eskubidea Nazioarteko legerian jasotako eskubide demokratiko eta unibertsala da. Jendartean dagoen beharrari abagunea eman, eta honen zilegitasuna bultzatu nahi dugu dinamikak, erabakitzeko eskubidea gauzatuz. Hau da, herritarrak abian jarri nahi ditugu; Atxikimendu pertsonalak metatu eta antolatuz, helburu honetan aurrera egiteko. Eta honela, gehiengo sozialak landuz, erabakitzeko eskubidearen norabidean.
Hori horrela, ekainaren 8an osatuko den gizakaterako Aiaraldetik 600 lagunetik gora bildu gara dagoeneko! Baina gehiago izan gaitezke eta beharrezkoa dugu. Beharrezkoa gure inguruan ilusio sortzen duelako, inoiz lehendik batera egon ez den jendarte ezberdina elkarlanean jartzen duelako, anitza eta demokratikoa delako. Beraz animatu zuen inguruko jendea ekimenean parte hartzera! Berotu dezagun gure termometroa! Hona Aiaraldearron erronka: Baietz 1200 lagun bildu!
Jendeari ekimenaren inguruko informazioa banatu, kamisetak eta pegatinak saldu, gizakatean izena emateko... herri askotan bulegoak antolatu ditugu. Gure eskualdeko bulegoak Amurrion eta Laudion daude:
AMURRIO
Elexondo, 10 (Etxegoien inmobiliaria)
Ostiraletan 17:00etatik - 20:00etara
Larunbat eta igandeetan 12:00etatik – 14:00etara
LAUDIO
Herriko Plaza (Udaletxe zaharrean)
Asteazken, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik – 21:00etara