Gure Esku Dago Aiaraldeako informazioa sare sozialetan zabaldu eta gure jarraitzaileekin harremanetan egoteko prest dagoen pertsona bat behar dugu. Twitter, Facebook, Youtube, Flickr, blogak... erabiltzea gustuko duen pertsona bat. Mezu positibo, alai eta integratzaileak erabiliz jendearekin harremanetan egon nahi duena. Eta nola ez, Gure Esku Dago dinamika barnetik laguntzeko prest dagoena!
Teknologia berriak eta Gure Esku Dago uztartu nahi dituzu? Saltxan ibiltzea gustatzen zaizu? Etorri guregana eta egin zure ekarpena! Gaur 19:00etan bilera irekia izango dugu, ANIMATU!!