“Janari osasungarria hemengo elikagaiekin, zailtasunak eta aukerak” izenburua eman genion mintegian esku hartu zuten lagun guztien artean oso gogoeta luzea egin zen gaur-egun elikaduran gure burujabetza oztopatzen duten arazoen inguruan, eta esku artean ditugun bitarteko edo lanabesekin beste era bateko nekazaritza eta elikadura egin ahal dadin, bai baserritarrei bai kontsumitzaileei begira.
Oztopo/balazta horien margo arre-beltzak haintzat harturik, asmo berrien margo alaiak, nabarrak mahaigaineratzen saiatu ziren, beste aukera batzuen ortzadarra marraztuz, elikadura arloan ere gure burujabetza erdiesteko bidean betiere.
