Dagoeneko, lehenengo kanporaketa bukatu da, eta bigarrenera 16 bikote pasatu dira: Aiarako bat, Amurrioko bi, Laudioko hiru, Okondoko lau eta Artziniegako sei.
Bigarren kanporaketarako zozketa egin da, eta apirilaren 12an baino lehenago bukatuko da. Jokaldiak Amurrion, Aiaran, Okondon eta Laudion jokatuko dira. Bigarren kanporaketarako zozketaren arabera, Artziniegak, Okondok eta Laudiok ziurtatuta dute bikote bana final-laurdenean; Amurrioko eta Aiarako bikoteek beren herriko ordezkaritza ziurtatu nahi badute, aparteko ahaleginak egin behar dituzte. Final-laurdenak apirilaren 25erako jokatuko dira. Finalaurrekoa eta finala Artziniegan jokatuko dira apirilaren 28an.