IRAKURKETA OSOA:
Gizon-emakumeak gara, adineko lagunen bizitza hobetzeko asmoa dugunok. Gure egunoroko jardunean, hainbat arazori aurre egin behar izaiten diogu, pentsioen kopurua esaterako bat, gizarteko arreta zerbitzu urri eta bitarteko urriago sarri beste bat, bakargoa edota adinarekin batera datorren osasun-igatzea ere besteak beste. Hauek guztiok adin handiko nordinentzat bizitzaren azken epean eta aldian oztopo izan ohi dira biziera egokia egiteko.
Aldarrikapen hau izenpetu dugun gizon-emakumeok guri doazkigun eta dagozkigun arazoak, hein baten, guk geuk hartzen ditugun erabakien bitartez zuzendu edo konpondu ahal direla esatean bat gatoz, gu ahalduntzen garen neurrian adineko lagunen ongizatea bermatzeko tresna bilakatzen baikara. Etorkizuna, ikuspegi honetatik, gure esku dago politika-egile garen ber, bai herrian bai aberrian, izan ere politika herrigintza da, izan.
Laudion, herritar-talde batek antolatua, egingo den herri-galdeketa oso aukera ona dukegu gure egitekoan aurrera jo dezagun, zeren, urrutira begirako erabakiez eraiki ahal izango baitugu nahi dugun beste era bateko gizarte-politika berria, adineko jendea bere eskubideen jabe izan dadin. Honegatik guzti honegatik, 2018ko maiatzaren 6an egingo den herri-galdeketan esku hartuko dugula diogu, eta herriko pentsiodun zein adineko lagun guztiei berdin egin dezaten dei egiten diegu.
Laudio, 2018ko apirilak 5