Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gazte Karabana Oletara!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Aiaraldea 2018ko api. 16a, 19:25

Geroz eta hurbilago dagoen maiatzaren 6ko herri galdeketaren harira, Apirilaren 22an (Igandea) Oletako zelaietan egingo den elkarretaratzean ikusi nahi zaitugu.

Ekintza hau, AIARALDEA BAT herri plataformak deitu duen ekimenaren barnean kokatzen da. Oletako zelaietako ikuspegiaz  gozatzeaz gain, ekintza ugari egingo dira bertan.

Gazteak garen heinean egun hori ospatzeko hurrengoa planteatzen dugu:

- Zure herritik igande goizean aterako den bizikleta taldeari lotu. 

- Talde horien lehenengo elkartzea Olabezarren izango da. Bertan Okondo, Laudio, Orduña eta Amurriotik etorri garen guztiak bilduko gara.

- Olabezarren guztion artean gosariaz gozatu ostean, Kexaara ekingo diogu bideari. Tarte hau musika eramango duen furgonetaz girotuta egongo da.

- Kexaan bizikletak utziko ditugu (zainduta egongo dira) eta Oletako zelaietara mugituko gara trikitilari eta panderojoleen soinuen erritmoan.

- Behin Oletara iristerakoan giroa eta ikuspegia goxatu.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

- Bizikleta taldeen irteera orduak:

-- Ordulariak 8:30

-- Laudiotik  8:45

-- Amurriotik 9:00

-- Okondo 9:00

* Okondoko bizikleta taldea Arespalditzan batuko da gainerakoekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide