ELITEKO EUSKAL KIROLARIAK: LEHIAKETA ETA NAZIOTARTASUNA

Eskualdeko kirolariek hartu zuten parte / Gure Esku Dago Aiaraldea

AIARALDEA BAT ERABAKIAREKIN-Laudiok antolaturiko hitzaldiaren kronika.

“Erabakitzeko eskubidearen aniztasuna” hitzaldi-sortaren barruan, “Aiaraldea bat erabakiarekin” ekinguneak, ilak 16, mahai-inguru bat antolatu zuen “Euskal selekzioak: etorkizunari begira” izenburupean. Egitaldian, Alberto Montalban hitzerakusle, euskal selekzioetan jarduniko kirolari batzuk bildu ziren: Olga Artiñano, soka-tiran munduko txapelduna, gomazkoan zein lurrezkoan; Iñaki Isasi, txirrindularia, Espainiako txapelketan ibilitakoa, eta Javi Olabarria, mendi-lasterketetan ibilten dena, bai Espainia bai Europa eta Munduko lehiaketetan.

Hiru hizlariok haien kirol-bizitza nolakoa zen azaldu zuten, egin behar dituzten entrenu gogorrak eta arautuak, elikadura aldetik zer-nolako neurriak hartzen dituzten, biziera arruntean nola moldatzen diren e.a. zehaztuz; beti lehiaketan ahalik ondoen aritzeko asmoz eta onenekin lehiatzeko gogoz.Arazoak ere aipatu zituzten eta giharreetan zein beste soin-ataletan izan ohi diren ondorioak azaldu zituzten, dopajearen arazoa ere aipatu zen, edozein kirolarik, zein nahi mailatan ibili ere, COI-k ezarri dituen arauak bete behar dituela esan zuten, eta zeinbait kiroletan, gutienenak direla batez ere, arauok ohiko bizieran gainditzeko zailak diren mugak-eta ekarten dizkietela ere azaldu zuten.

Kirolariak, ohiz, bere jarduera eta arrakastak beste zeren gainean ezarten dituela esan zuten, eta, beraz, eragin politikoetatik oso baldintzatua dagoela, nazio bataren edo bestearen hautaketa egin behar duenean. Egun, euskal selekzioek ezin dute mundun esku hartu Espainiako legeak galarazten baitu, izan ere, Espainiak ez du uzten beste nazio baten selekziorik eratzen estatuak kirol horretan bere selekzioa badu. Euskal nazioa, horretaz, oso mugatua dago hainbat kiroletan Espainiak bere selekzioa duelako; bestelako kirolak urri eta gutienenak dira:

- Nazioarteko Soka-Tira Federazioa (TWIF): honetan Herri Kirolen Euskal Federazioa, 2014tik, eskubide osoko kidea da, “50. zenbakidun estaturik bageko nazioa”.

- Mendizale eta Eskalatzaileen Nazioarteko Federazioa (UIAA): Euskal Mendizale Federazioa “boz bageko kidea” da.

- Munduko Euskal Pilotaren Kontseilua eta Nazioarteko Esku Pilotaren Konfederazioa: biotan Euskal Federazioa eskubide osoko kidetzat hartua dago.

Nazioartean euskal selekzioek arrakasta eta emaitza onak irabazi izan dituzte. Soka-Tirako euskal taldeak, hainbat urtez Spain izenpean jardun behar izan zuenak, nahiz eta euskal ikurrak eta janzkerak eraman, lehenengo aldiz 2014an, Wisconsin-en (AEB) Basque Country izenarekin jokatu zuen, Malmoen (Suedian) 2016an, Voledam-en (Herbehereak) 2016an, gomazkoan, eta Txinan 2018an. Gero eta hobeto eta azkenean, Txinan, 16 domina irabazi. Urrezko domina bi, 500 eta 540 kilotan, Laukizko Gaztedi taldeak irabazi zituen, Olga Artiñano laudioarra, 2003tik hona, taldekide. Javi Olabarriak, bestalde, 2011ko World Series delakoan hirugarren bukatu zuen, mendi-lasterketa sailean. Arrakastok, hala ere, ez diote nazioarteko lehiaketetan esku hartzeko eskubiderik emaiten. Zentzu horretan, Surfeko euskal selekzioa, europarren artean onenetakoa, hainbat urtez nazioartean lehiatu izan zena, 2001ean federazio europarretik abaztorratua izan zen, espainiar surf federazioa sortu eta gero.

Hitzaldia laburbilduz, bada, egun legeek gure herriari bere kirol-selekzioak izaiteko eskubidea murrizten diote, nazioartean jarduteko. Honen haritik, gure selekzioak gizartean gero eta sarriago bultzatuak izan daitezen beste eredu politiko baten beharra ondorioztatu ahal dugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide