Erabakitzeko eskubidearekin, emakumeak ahaldundu

Emakumeak gara eta, nola ez, gure herriko emakume guztien bizi-kalitatea hobetzea dugu helburu. Gure egunerokoan, heteropatriarkatuak ezarritako murru, arazo eta bidegabekeria guztiei aurre egitera behartuta sentitzen gara eta indarkeria matxista dugu horren erakusle nagusi.

Ez da arazo bakarra, ordea. Esaterako, alargunok, besteak beste, pentsio negargarriak jasotzen baititugu, hilabetea pasatzeko estu eta larri ibiltzen garelarik.

Gainera, gizon-emakumeon arteko ezberdintasuna lan arloko ordain-sarietan ere nabarmena eta lotsagarria da. Ardura eta erantzukizun berdinarekin lan egin arren soldata askoz baxuagoak jasotzen ditugu emakume izate hutsagatik.

Gure Esku Dago plataformaren aldarrikapen honekin bat egiten dugunok eta herriko emakumeok zein talde feministetako kideok, badakigu zapalkuntza sistematiko honekin apurtu eta behingoz politikagintzako lehen lerroan kokatzeko nahikoa arrazoi badugula.

Horregatik, burujabe eta aske izateko leku bat nahi dugu munduan. Emakumeok ere, gainontzeko pertsona oro bezala, subjektu politiko aktibo gisa onartuko gaituen jendartearen parte izan nahi dugu, eta aurrerantzean ere, gauden tokian gaudela, jomuga horretan mugitzen jarraituko dugu.

Oraina zein etorkizuneko protagonista gara emakumeok, eta Laudion gauzatuko den herri galdeketan parte hartzeko aukera ere, horren adibide izango da.

Gure buruak ahaldunduta, gure partaidetza eta ekimen propiorako gaitasunak beste behin ere ikusarazita... laudioar guztion ideiak ahalik eta parte hartze handienarekin eta berme guztiekin antolatu eta erabakitzeko unea izango da.

Horregatik guztiagatik, herri galdeketaren alde gaudela adierazi nahi dugu, ozen, hemen bildu garen emakumeok. 2018ko maiatzaren 6an, gu, emakume aske eta burujabeok, bozkatzera joango gara eta herriko emakume guztiei dei egiten diegu, haiek ere, erabakitzeko eskubidea defendatu eta bozkalekuz bozkaleku gauzatu dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide