Aiaraldea eskualdeko GURE ESKU mugimenduko kide batzuek “Untzueta Nafar Gaztelura” ibilaldian esku hartu dute.
2013an Untzueta mendiaren inguruko herri guztietako lagunak bildu ziren eta lantalde zabal esku-hartzailea sortu zuten; 2014ko apirilaren 6an mugarri bat ipini zuten, tontorrean gaztelu nafar bat zegoela adierazteko. Geroztik, urtero igoaldi bat antolatu ohi dute, ahaztutako historia gogoratzeko.
XI. mendean Nafarroako Erresuma indartsu zen, Bizkaia ere barruan zegoelarik. Erresuma horiek eraikitako gaztelu horrek Euskal Herriaren historian eragin handia izan zuen. Mendeen mendez (urteen urtez) inguruko herriotan historia horretako gertaerak mito eta kondaira bihurtu ziren.
“Untzueta Nafar Gaztelura” taldeak, egiazko historia gogoratzearren urtero eratzen duen ibilaldi honetan, aurten Aiaraldea eskualdeko GURE ESKU-k ere ekimenarekin bat egin du, Euskal Herriaren iragana ez ezik gure geroa ere geure esku dagoela aldarrikatzeko.
Ez dugu, baina, hau, aurten egin nahi dugun ekitaldi bakarra, zeren, hurrengo ekain-bagilaren 23an OLETA deritzon zelai ederrean Aiaraldea-Nerbioi Goieneko lagun guztiak jai handi batean bildu nahi baititugu.
Argazkiak: Txomin Egiluz eta Aiaraldeko Gure Esku Dago