Azken urteetan aurrera egin dugula ez dago ukatzerik. Ez dugu ahaztu behar, inola ere, diktadura batetik etorri eta gaur egungo mehatxu berriei egin behar diegula aurka. “Si eres español, habla español” agintzen zieten, bortizki, gure aitaita-amamei.
“La seule langue de la France est le français” egozten diete aurpegira Iparraldeko gure aberkideei. “Pa’que aprender vascuence, si ya sabemos castellano” ikasi zuten gure aita-amen garaian euskotar paletoek.
Gaur den egunean, gure paletoek “englix” dakitela uste dute, “con el inglés a cualquier parte” dio zeinbait guraso ezjakinek, eta seme-alabak “esportatzeko” hazten dituela dirudi. Guk orain eta beti EUSKARAZ ALA EZ GARA esaten dugu, ozen eta harro.
Espainiako eta Frantziako epaileek debekatzen badigute ere, guk euskaraz bizi nahi dugu; Iparraldeko zestapuntistek erdaraz egiten badute ere, guk euskarak elkartzen gaituela uste dugu; gabarrako jokalariak gaztelera hutsean mintzatzen badira ere, guk euskararen finala irabaziko dugu… eta ehun urte barru euskarak beste ehun urte gehiago izango du!
AIARALDEKO GURE ESKU igandean beste EUSKARAREN EGUN batean esku hartu eta eman du, esku guztiak beharrezkoak baitira, zuriak bezala beltzak, leunak eta zakarrak, handiekin ttikiak, bai ezkerrak bai eskuinak, aho batez EUSKARAZ MINTZATUKO den Euskal Herria eraikitzeko.