Orozkoko GureEskuDago-k ekainera bitarte erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren gehiengoaren adierazpenak eta babesa lortzea hartu dugu helburu gisa. Ekainean orozkoarren babes nahikoa izanez gero 2017ko udaberrian herri kontsultara deituko genituzke herritarrak. Horrela aurkeztu genien herritarrei iragan otsailaren 16an egindako bileran.
Adierazpenak lortzera bidean gaurtik ekainerarte ostiralero Orozkoko herriko plazan mahai bat jarriko dugu. Adierazpenak baina, sare sozialen bidez ere egiteko aukera egongo da.
Erabakitzeko eskubidearen alde hamaika dira egingo ditugun ekimenak. Besteak beste, datorren martxoaren 11n kriseiluak jaurtiko ditugu zerura. Herriko eragileekin harremanetan jarri edota Orozkoko horma ezberdinak apaintzeko asmoa dugu. Lehen fase bezala ulertzen dugun honi amaiera emateko, ekainean mosaiko erraldoi bat egingo dugu.
Hautestontzietatik erabakirainoko bidea jarriko dugu herrotarron eskura!