Olio erosketa bat egingo dugu Gure Aukera elkartetik. Andaluziako SAT sindikatuak kalitatezko olioa erosteko aukera ematen digu. 5 litroko garrafa: 26,5 euro + porteak (2,5 euro) gehienez, eskaeraren tamainaren arabera gutxiago izan daiteke.
Olioa honakoa da: http://tiendasat.org/index.php?id_product=129&controller=product&id_lang=1. Erosketa bakarra izango da. Andaluziako nekazal eremuko langileriari elkartasuna adierazteko aukera paregabea. Gure Aukera elkartean jaso ahal izango dira eskaerak. Interesa izanez gero eman izena otsailaren 14a baino lehen gureaukera@gmail.com helbidera mezu bat bidalita, zenbat olio garrafa nahi dituzun adierazita.
Animatu!