Udalak musika taldeekiko izandako jarrera salatu du Habemus Papam taldeak

Erabiltzailearen aurpegia HabemusPapam 2017ko urt. 11a, 11:01

Amurrioko Udalak herriko musika taldeekiko izandako jarrera salatu dute Habemus Papam-eko kideek.

"Duela 16 urtetik hona, Amurrioko taldeek beren beharrak asetzen zituzten entsaiatzeko lokal publiko eta autogestionatuak izan dituzte, erreforretik hasita Goia etxera pasatuz.

Denontzat jakina da, Amurrion hainbat eta hainbat musika talde daudela. Amurrioko herrian, denok edo ia denok dakigu udaletxeak kulturarekiko duen jarrera edo politika; horien artean, uda partean ekitaldi baten bat antolatu eta abuztu partean ospatzen diren Amurrioko jaietan mila euroko kontzertuak antolatu. Modu horretan, Amurrioko taldeei ia ezinezkoa egiten zaigu gure herrian, gure lagun eta ezagunen artean jotzea. Orain berdina gertatuko da entsegu lokalekin, ez dakienarentzat esan beharra dago, San Joseko Kuartel zaharrean, udaletxeak 3 entsegu lokal txiki eta espazio gabeetan Amurrioko musika talde guztiak sartu nahi dituela. Konturatuko zarete zer arazo ekar ditzakeen talde ezberdinek m2 gutxiko 3 lokaletan entsaiatzeak: entsaiatzeko leku eza, materiala gordetzeko arazoak eta ordutegi bat finkatzeko arazoak, besteak beste.

Talde asko gainera, leku hau erabili ezinean geratzen dira talde asko daudelako eta talde batzuk lokal pribatuak alokatu behar izan dituzte , horrek ekartzen dituen diru galerak kontuan hartzekoak dira. Gainera, Amurrioko udalak Goia etxean dauden lokalekiko eduki duen ardura desegokia ere salatu beharrean gaude, 15 urtetan ez baitu eskua mugitu guzti honi irtenbide egoki bat bilatzeko. 15 urtetan Amurrioko udaletxeak ahalegin handiegirik ez du egin etxearen edo lokalen mantenimenduan eta konponketan, ez ditu musika taldeen beharrak ezagutu ezta kontuan hartu eta azkarregi zein isilpean 3 lokal berri horiek egin ditu gure iritzirik gabe.

Gu Habemus Papam musika talde garen ikuspuntutik eta lerro hauetan era laburrean aipatu ditugun arazoengatik, gure beharrak asetzen dituen lokal publiko eta autogestionatuengatik borrokan jarraituko dugu. Ez gara Goia etxetik mugituko udaletxeak Amurrioko talde guztientzako alternatiba kultural eta musikal egokia eskaini arte. Honekin batera, herriko beste musikari, musika talde zein kultur talde animatzen dugu borroka honetan parte hartzera.

MUSIKA HERRITIK TA HERRIARENTZAT!"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide