"Guztion artean nahi dugun Urduña lortuko dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2012ko api. 25a, 07:00

NAIARA MERINO (Urduña, 1984) Bildu koalizioko zinegotzi berria da. Hemendik aurrera Kultura, Euskara, Hezkuntza, Parekidetasuna, Gazteria eta Kirol sailaz arduratuko da.

Bildu udal gobernuan dagoenetik hainbat ardura hartu dituzu bere kide zaren heinean, baina orain erronka handia duzu aurretik, zer sentitzen duzu?

Erronka honek konpromiso eta ardura handia eskatzen du, baina maila berean polita eta erakargarria egiten zait, gainera gure lana oso emankorra izan daiteke. Beraz, eragiten dizkidan sentimenduak baikorrak dira.

NAIARA MERINO (Urduña, 1984) Bildu koalizioko zinegotzi berria da. Hemendik aurrera Kultura, Euskara, Hezkuntza, Parekidetasuna, Gazteria eta Kirol sailaz arduratuko da.

Bildu udal gobernuan dagoenetik hainbat ardura hartu dituzu bere kide zaren heinean, baina orain erronka handia duzu aurretik, zer sentitzen duzu?

Erronka honek konpromezu eta ardura handia eskatzen du, baina maila berean polita eta erakargarria egiten zait, gainera gure lana oso emankorra izan daiteke. Beraz, eragiten dizkidan sentimenduak baikorrak dira.

Zure sailak hainbat arlo barnebiltzen ditu; horietako bat Kultura. Urduñako Jai nagusiak, Otxomaioak izkinaren bueltan daude. Azken hilabete hauetan zu egon zara Jai Batzordea dinamizatzen; honen izaerari dagokionez hainbat aldaketa proposatu ditu Bilduk. Zertan oinarritzen dira aldaketa horiek?

Aurtengo Jai Batzordean parte-hartzea zabaldu da eta arlo ezberdinetan diarduten talde eta pertsonen ekarpenak eta inplikazioak egin dute posible euren antolakuntza, lan hau guztia eskertzekoa da eta oso. Hala ere, aldaketa esanguratsuago bat da Bilduk proposatzen duena. Aldaketa hau Jai Batzordearen izaeran errotzen da, Jai Batzorde, herrikoi eta erabakiorraren alde egingo baitugu aurrerantzean.

Otxomaioekin jarraituz, zelan planteatzen dira?

Jai Batzordea lanez lepo ibili da Otxomaio polit eta erakargarri batzuk prestatzen. Bertan, adin guztietako pertsonei zuzendutako mila ekintza daude. Beraz, guztiak animatzen zaituztet jaietan parte-hartzera eta jaiak disfrutatzera.

Beste arloetako bat parekidetasunarena da. Nola ikusten dituzu kontu honetan administrazioaren egoera eta honek joka dezakeen papera?

Parekidetasuna oso alor garrantzitsua da eta administrazioek eta gizarteak horren aldeko borroka luzea egin beharra daukate. Administrazioak zeharlerro moduan landu eta bultzatu  behar du alor hau, hau da, parekidetasuna egunerokotasuean ere presente egon behar da. Egoera honetara heltzea da helburu nagusia eta horretan diarduko gara.

Emakume gaztea zara. Gertu duzun arloa, beraz, gazteriarena ere; zer nabarmenduko zenuke Urduñako gazteriaz?

Zalantza izpirik gabe Urduñako gazteen izaera aktibo eta langilea nabarmenduko nuke, hori da daukagun bertuterik handiena. Gazteek asko daukate esateko eta aportatzeko, hauxe bera izango da gure abiatuntua gazteria ere gure gizarteko parte erreal bilakatzeko.

Duela hilabete batzuk Soziolinguistika Klusterrak euskararen erabileraren kale-neurketa burutu zuen. Datuak azken neurketakoak baino hobeak dira. Zer iritzi duzu honen inguruan?

Bistan geratu da Urduña duela urte batzuk baino pixka bat euskaldunagoa dela. Berri ona da baina argi dago oraindik ez dela nahikoa. Irabazi beharreko borroka latza da hau, horregatik guztiok animatzen zaituztet eskura daukagun aintzinako hizkuntza eder honetan hartu-emonak egitera, euskara baita euskaldun egiten gaituena.

Bukatzeko, zeintzuk dira aurrean dituzun lehentasunezko erronkak?

Urduña Urduñarrontzako eta Urduñarrok eraikia izan behar du. Hortaz, erronka polita izango da herritarrak aktibatzea. Aktibatze hau ez da mugatzen norbanakoon aburuak kontuan hartzera, helburuak lanketa sakonagoa eta inplikazioa eskatzen du. Guztion artean nahi dugun Urduña lortuko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide