Urduñako Udaleko Komunikazio Taldeak iragan abenduaren 26an egindako osoko bilkuran onartutako deklarazioaren berri eman nahi izan egunotan du prentsa ohar baten bidez.
“Udal ordezkaritza duten alderdi guztiek (Bildu, EAJ eta PP) aho batez onartu zuten Udalak, Urduñako Zaporeak taldeak eta Bedarbide Abeltzaien elkarteak egindako adierazpena”.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALA : Urduñak elikagai-subiranotasunaren eraikuntzarekin eta biodibertsitatearen defentsa-jarduerekin konpromisoa hartu du
Zer da elikagai-subiranotasuna?
Nagusiki, eredu alternatibo bat da, zeinetan, elikadura eskubidetzat hartzen duena eta ez merkantziatzat. Zeinetan Amalurra, biodibertsitatea, nekazarien bizi baldintza, kontsumitzaileen osasuna eta guztiongan eragina duten erabakietan parte hartzeko eskubideek lehentasuna duten, onura ekonomikoak alde batera utzita.
Elikagai-Subiranotasuna ere bada, lursailak izateko eta ustiatzeko munduko herri guztien eskubidea, eta lursail horiek zaintzeko ardura, etorkizuneko belaunaldiek ere ustiatu ditzaten.
Baina ez da hori bakarrik; elikagai-subiranotasunak ondorio zuzena dauka giza ongizate osoan, maila ekologikoan, osasunean, dibertsitatean, berdintasunean eta pobreziaren aurkako borrokan.
Adierazpenak honako 6 konpromiso zehatzak biltzen ditu:
- Elikagaien produkzio eta kontsumo mota eraldatzea
- Elikagaien banaketa-sistemaren aldatzea
- Nekazaritza eta elikadura sistemaren barruan baldintza sozialei eta lanari balioa ematea eta hobetzea
- Ondasun komunak izateko dugun eskubidea eskatzea
- Hiri-eredu demokratiko, ekitatibo eta antipatriarkalean sakontzea
- Nekazaritza eta elikadura sistemari buruzko politika publikoak aldatzea
Konpromisorako deia
Bukatzeko, adierazpenean tokiko eta eskualdeko herritarrei eta gizarte-mugimenduei, bai eta bertako instituzioei ere, deia luzatzen zaie elkarrekin konprometitzeko eta elikadura-sistemen gaineko kontrola hartzeko eta elikagai-subiranotasunaren aldeko mugimendua sortzeko.
Adierazpen osoa eskuragarri daukazue albiste honen bukaeran. Bertan, informazio gehiago eta aipatutako 6 puntuen garapena ere badaude.