8 bat autotan lapurretak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2011ko abe. 18a, 00:17

Getxako aparkalekuan aparkatuta zeuden zenbait autotan lapurretak burutu dituzte. Gertakaria larunbat gaueko bederatzi eta erdiak aldera izan da.

"Modus operandi"a berdina izan da kasu guztietan: leiho bat hautsi eta atea zabaldu ostean, barruan zeuden baliozko gauzak eraman dituzte. Batik bat GPSak izan dira ebatsitakoak.

Ez dago argi pertsona bakarra edo gehiago izan diren. Antza denez, bere autoa aparkatzera zioanean gidari batek lapurra ikusi du; eta honek, ziztu bizian, korrika alde egin du.

Getxako aparkalekuan aparkatuta zeuden zenbait autotan lapurretak burutu dituzte. Gertakaria larunbat gaueko bederatzi eta erdiak aldera izan da.

"Modus operandi"a berdina izan da kasu guztietan: gidariaren aldeko leihoa hautsi eta atea zabaldu ostean, barruan zeuden baliozko gauzak eraman dituzte. Batik bat GPSak izan dira ebatsitakoak.

Ez dago argi pertsona bakarra edo gehiago izan diren. Antza denez, bere autoa aparkatzera zioanean gidari batek lapurra ikusi du; eta honek, ziztu bizian, korrika alde egin du.

Bizilagunek elkarri abisua pasa diote; eta gehienak bertara hurbildu dira.

Erasotutako autoen jabeek, hauek ezagunen garajeren batera eraman dituzte; izan ere, leihorik gabe eta erortzen ari zen euri jasarekin, autoak urez betetzen ari baitziren.

Ertzaintza lapurretaren lekura bertaratu denean bertan gelditzen ziren kaltetutako kotxeen matrikulak idatzi ditu; baita kotxeek jasandako erasoaren ondorioak eta ostutako gauzen zerrenda ere.

Bihar bertan salaketa jartzea gomendatu du, eta autoa edo autoaren egoera erakusten duen argazkia eramatea ere bai. Bestalde, ikerketa irekiko du lapurrekin emateko asmoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide