Elkartegiko lanak abian dira

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2011ko abe. 9a, 07:15

Zer da elkartegi bat?

Enpresa-zentroak dira elkartegiak. Bulegoak eta industria-lokalak eskaintzen dizkiete Bizkaiaren garapen iraunkor eta orekatuari lagunduko dioten enpresa ekimenei.

 

Urduñako Elkartegia

Zer da elkartegi bat?

Enpresa-zentroak dira elkartegiak. Bulegoak eta industria-lokalak eskaintzen dizkiete Bizkaiaren garapen iraunkor eta orekatuari lagunduko dioten enpresa ekimenei.

 

Urduñako Elkartegia

Urduñako Elkartegia eraikitzeko lanak abian dira iragan Irailetik. Azpiegitura S.A.-k egindako inbertsio honek 4.935.162,07 euroko aurrekontua du; exekuzioa aldiz, Viconsa J.A. Olabarriren esku dago.

Exekuzio epea 14 hilabetekoa da; eta hauen ondorio izango diren modulu eta bulego ezberdinak 18 hilabeteko epean erabilgarri egongo dira; beti ere, Irailetik kontatzen hasita.

 

Azpiegiturak

Elkartegia bi eraikinetan banatuko da; bata modulu industrialentzat eta bestea bulegoentzat. Eraikin industrialak 17 modulu industrial bilduko ditu, eta bulegoen eraikina bi solairutan banatuta egongo da; hauetan, 8 bulego modulu eta bi batzar-gela egongo dira.

Bi eraikinen artean 26 autorentzako lekua izango duen aparkalekua eraikiko da.

 

Elkartegiak” programa

“Elkartegiak” programaren bitartez, Azpiegitura S.A.-k proiektu enpresarialetarako modulu industrial eta bulegoak eskaintzen ditu. Bizkaia osoan zehar banatuta dauden Enpresa-Zentroak dira Elkartegiak; alokairuan edo erosteko aukeradun errentamendu bidez eskuratu daitezkeenak; abantailekin eta baita hobari bereziekin ere. Baldintza hauek Urriaren 6ko 104 / 2010 Dekretu Foralean bilduta daude (2010eko Urriaren 26ko 206. BAO).

 

Informazio gehiago jaso daiteke

Behargintzak Urduñan duen bulegoan: Kale Nagusia 10, 1.solairua. 945 38 40 50

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide