Hizkuntza-erabileraren II. neurketa egin da

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2011ko aza. 28a, 07:34

2001. urtean lehen kale neurketa egin zenetik denbora luzea pasa da, eta beraz, orduko  datuen bilakaera zein izan den jakiteko unea zen. Hori zela eta, Udalak hizkuntzaren erabileraren kale neurketa egitea erabaki zuen; izan ere, euskararen normalizazio prozesuan egiten diren planak osatzeko, ezinbestekoa da lehenbizi egoeraren diagnostikoa egitea.

AEK, Urduñako Udaleko euskara zerbitzua eta Soziolinguistika Klusterra elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan

2001. urtean lehen kale neurketa egin zenetik denbora luzea pasa da, eta beraz, orduko  datuen bilakaera zein izan den jakiteko unea zen. Hori zela eta, Udalak hizkuntzaren erabileraren kale neurketa egitea erabaki zuen; izan ere, euskararen normalizazio prozesuan egiten diren planak osatzeko, ezinbestekoa da lehenbizi egoeraren diagnostikoa egitea.

AEK, Urduñako Udaleko euskara zerbitzua eta Soziolinguistika Klusterra elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan

Urduñako Udaleko euskara zerbitzua AEKrekin batetik eta Soziolinguistika Klusterrarekin bestetik, harremanetan jarri zen. Alderdi guztien artean prozesuaren zati bat -kale neurketarena hain zuzen ere- boluntarioen bidez egitea adostu zuten.

Bi ideia: parte hartzea eta konpromisoa

Hainbat gauza parte hartzearen bidez egin daitezkeen uste sendoa azaldu dute Urduñan azken aldian Udalak eta herritarrek behin baino gehiagotan Udalbatza, asanblada eta batzorde ezberdinetan; eta egoera ekonomiko larritik guztion lan eta konpromisoarekin ateratzeko gogoa ere bai. Ekimen txiki hau ere bada horren erakusle.

Lanketa

Hala, AEK boluntarioak bilatzeaz arduratu zen. Hauek, Soziolinguistika Klusterrak helarazitako materialarekin prestakuntza saio bat burutu ostean,  azaroko bigarren eta hirugarren asteetan zehar, euskararen erabileraren kale-neurketa egin dute Urduñako kaleetan zehar, hirian zenbat euskara hitz egiten den neurtzen.

Erabilitako metodologia, sinplea: entzumena zorroztea. Izan ere, neurketa, jendeak kaletik zein hizkuntzatan hitz egiten duen entzutean datza.

Bildutako datuak aztertu eta gero adin tartearen eta sexuaren araberako ondorioak aterako ditu Soziolinguistika Klusterrak. Datuen interpretazio soziolinguistikoa egingo du, eta emaitzak Euskal Herriko Kaleetako Hizkuntza-Erabileraren VI. Neurketan jasoko ditu.

Guk ere, emaitza horren berri emango dugu ekaina aldera -edo, argitaratutakoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide