Seigarren musika astea ospatuko da datozen egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2011ko aza. 18a, 07:33

Azaroaren 19tik Abenduaren 3ra bitarte musika eskaintza zabalaz gozatu ahal izango da Urduñan; Santa Zezilia Musika Bandak eta Udaleko Kultura arloak Urduña Hiriko Musika Astearen edizio berri bat antolatu baitute.

 

Macastre hiriko “Sociedad Musical Santa Cecilia” musika-bandaren kontzertuak

Azaroaren 19tik Abenduaren 3ra bitarte musika eskaintza zabalaz gozatu ahal izango da Urduñan; Santa Zezilia Musika Bandak eta Udaleko Kultura arloak Urduña Hiriko Musika Astearen edizio berri bat antolatu baitute.

 

Macastre hiriko “Sociedad Musical Santa Cecilia” musika-bandaren kontzertuak

1.300 bat bizilagun baino ez dituen Valentziako hiri hori musika tradizio handikoa da, eta 60 ikasledun musika eskola du, 35 kidez osaturiko Gazte Banda, 20 kideko hari-orkestra, 40 lagune­ko koral polifonikoa eta baita 65 musikariz osa­turiko Banda Sinfonikoa ere.

Urduñan, Ban­da Sinfonikoa izango dugu entzungai. Eduardo Carrascosa zuzendari artistiko eta Ricardo Sales Ballester presidente izango direlarik.

 

Urduñako Santa Zezilia Musika Bandak bi kontzertu eskainiko ditu

Lehenengoa azaroaren 19an izango da eta ohiko laguntzaile duten  Gasteizko musika bandaren zuzendaria den Hilario Extremianak zuzenduko du. Kontzertu horretan gaur egungo obrak entzuteko aukera izateaz gain, obra tradizionalez ere gozatu ahalko da.

 

Bigarren kontzertuan, azaroaren 25ean, umeak izango dira protagonista. Izan ere, umeei zuzendutako kontzertu didaktiko eta pedagogikoa izango da. Helburua umeek musikarekin gozatzea da eta horretarako, besteak beste, bandaren zuzendariak, Jesus Urrutiak, batuta hartzeko aukera emango die umeei.

 

Azaroaren 26a hiriko musika-taldeei eskainitako eguna izango da, eta 27an herriko Getxa-Goi txistulari bandaren kalejira eta kontzertua entzuteko parada izango dugu Foru Plazan.

 

Azkenburuko gisa, abenduaren 2an, Jose Ignazio Ansorena zuzendari duen Donostiako txistulari bandak kontzertua eskainiko du. Ume askok Mirri bezala ezagutuko duten arren, txistulari gisa kurrikulum luzea eta kalitatezkoa duela egiaztatu ahalko dute bertaratuek.

 

 

EGITARAUA

AZAROAK 19, LARUNBATA, 20:00etan Andra Mari elizan: Urduñako Santa Zezilia Musika Bandaren kontzertua abeslariz lagunduta. Zuzendaria: Hilario Extremiana. Abeslaria: Begoña Divar.

AZAROAK 20, IGANDEA, 12:30etan Andra Mari elizan: Euskal musikaz osaturiko organo kontzertua. Jotzailea: Esther Iñiguez

AZAROAK 25, OSTIRALA, 20:00etan Andra Mari elizan: Umeei zuzenduriko kontzertu pedagogiko eta didaktikoa. Urduñako Santa Zezilia Musika Banda.

AZAROAK 26, LARUNBATA, 20:00etan Andra Mari elizan: Urduña hiriko musika-talde guztien ohiko kontzertua.

AZAROAK 27, IGANDEA, 13:30etan Foru plazan: Getxa-Goi Txistu Bandaren kontzertua.

ABENDUAK 2, OSTIRALA, 20:00etan Andra Mari elizan: Inazio Ansorenaren Txistu kontzertua.

ABENDUAK 3, LARUNBATA, 20:00etan Andra Mari elizan: Macastreko (Valentzia) Santa Zezilia Sozietate Musikalaren kontzertua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide