Aiarako Kuadrillako BILDU eta EAJ-PNV elkarri interpelatu diote prentsa oharren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2011ko aza. 9a, 23:15

Aiarako Eskualdeko instituzioaren ordezkariak elkarri zuzendutako prentsa oharrak kaleratu dituzte beste behin ere. Kasu honetan, BILDU eta PNV izan dira prentsa bidez elkarri interpelatzen aritu direnak.

Bilduk larunbatean prentsa ohar bat kaleratu zuen; bertan PNVk boterea lortzeko trukean edozer emateko prest egotea, batzorde ezberdinetako itxikeria eta egoera ekonomikoaren aurrean hartu duen jarrera ezegokia salatzen ditu, besteak beste.

Aiarako Eskualdeko instituzioaren ordezkariak elkarri zuzendutako prentsa oharrak kaleratu dituzte beste behin ere. Kasu honetan, BILDU eta PNV izan dira prentsa bidez elkarri interpelatzen aritu direnak.

Bilduk Larunbatean prentsa ohar bat kaleratu zuen; bertan PNVk boterea lortzeko trukean edozer emateko prest egotea, batzorde ezberdinetako itxikeria eta egoera ekonomikoaren aurrean hartu duen jarrera ezegokia salatzen ditu besteak beste.

Orain, PNVk erantzun egin dio beste prentsa ohar baten bidez. Hau, honela izendatu dituzten hiru ataletan banatua dago: Aiaran pakturik ez”, “Gobernu Batzordea Aiaran” eta “batzarkideen eskubide ekonomikoak”.

 

 

Aiara Eskualdeko BILDU Udal taldeak larunbatean ateratako prentsa oharraren edukiak

 

Ostiralean berretsi zuten PNV eta PP-k lau urtez Aiarako Koadrilaren gobernua PNVri ematen dion ituna”. Bilduren ustez “ez dagokien gehiengoarekin” gobernatuko dute. “Beste behin Aiarako Koadrilako aldaketarako nahia zapuztu dute”.

Maiatzaren 22ko hauteskundeetan herritarrek aldaketa aldarrikatu eta gehiengoz BILDU bozkatu zuten arren, PNV boterea eskuratzearen truke edozein prezio ordaintzeko prest dago.”

Gainera, komisio gehienetako lehendakaritzak haiek hartu dituzte, erabaki harrigarri bat hartzearekin batera: gobernu-batzordean PPko ordezkari baten presentzia, hain zuzen ere. Hori da BILDUren ustetan PPk PNVri Aiarako Koadrilako Lehendakaritza lortzeko emandako babesaren ordaina. “PNV prest dago PPrekin batera gobernatzeko, kanpaina garaian esandakoaren kontrakoa bada ere”.

Arlo ekonomikoari dagokionez, bizi dugun egoera sozioekonomikoaz jabetzen ez direla ere salatu du BILDUk. Izan ere, planteatzen duten funtzionamendua instituzioak bere gain nekez har dezakeela uste du.

Jasaten ari garen krisia dela eta administrazioek ere gerrikoa estutu beharko lukete”, hala ere, PNV kontrako norabidean doala iritzi du BILDUK, batzarkideen dietak hirukoiztea onartu baitu.




BILDUrenari erantzunez Aiara Eskualdeko EAJ-PNVek ateratako prentsa oharraren edukiak

Hasteko, Aiara Eskualdean edo inguruko gainontzeko udalerritan PPrekin inolako itunik ez duela berretsi du, eta bide batez, bestelako talde politikoekin ere ez duela, gehitu nahi izan du. “Berriz ere eta inolako lotsarik gabe, BILDU gezurretan ari zaigu eta errealitatea manipulatzen”.

Gainera, harritzekoa iruditzen zaie BILDUk berak beste instituzio eta udalerritan garatzen duen jardute politikoa kritikatzea.

Gobernu Batzordearen osaketaren inguruan ere bertsio partzial eta manipulatuak eskaintzea egotzi dio; izan ere, PNVren ustez BILDUK behar adina ordezkari du aipatutako batzordean. PP eta PSE alderdiak ere bertan parte har zezaketen, nahiz eta azken talde politikoak ezetz erantzun.

Okondo Bai plataforma guztien ordezkari gisa, eskualde izaera ez duela uste dugu. Hala ere, sortutako egoera aztertuko dugu, Batzordearen eraketaren inguruko erabaki guztiak aintzat hartu eta errespetatze aldera”.

Alkate, zinegotzi eta bestelako kargu politikoen baldintza ekonomikoen inguruko “iritzi bidegabeak eta alderdikoiak plazaratzea, jarduera populista eta demagogikoa” dela deritzote; eta horregatik ez dute gai horretan sartu nahi izan. Hori bai, “instituzioa eta bertan egiten den lana aldarrikatzea eta duintzea beharrezkoa” dela adierazten dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide