La luz del carburo liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2011ko mar. 18a, 07:02

Liburuaren hirugarren aurkezpena zen Urduñakoa. Lehendabizi bere herrian, Izarran, lagun-artean, aurkeztu zuen María Dolores Azumendik La Luz del Carburo liburua eta hura erronka handia izan zen berarentzat. Izan ere, “idaztea errazena da niretzat, aurkeztea da zailena”. Bigarren aldiz Elkar Megadendak eskaini zion aukera aprobetxatu zuen Gasteiz hirian aurkezteko. Urduñako aurkezpena erabat hunkituta egin du liburuko pasarte asko, bizipen asko bertan oinarrituta baitaude.

Liburuaren hirugarren aurkezpena zen Urduñakoa. Lehendabizi bere herrian, Izarran, lagun-artean, aurkeztu zuen María Dolores Azumendik La Luz del Carburo liburua eta hura erronka handia izan zen berarentzat. Izan ere, “idaztea errazena da niretzat, aurkeztea da zailena”. Bigarren aldiz Elkar Megadendak eskaini zion aukera aprobetxatu zuen Gasteiz hirian aurkezteko. Urduñako aurkezpena erabat hunkituta egin du liburuko pasarte asko, bizipen asko bertan oinarrituta baitaude.

Bere lehenengo liburua izan da eta ez ziren gutxi izan hasieran zituen beldur eta kezkak: bere buruarekiko konfiantza falta, bukatzeko gai ez izateko beldurra, formazio eza, besteak beste. Baina, “bere ametsa egi bihurtu duela” aitortu du egileak. Eta zalantzarik gabe, istorioko pertsonai nagusiarekiko, Basilirekiko, zuen maitasunak bultzatu zuen liburu hau idaztera.

XX.mende hasieran eta erdialdean kokatuta dago istorioa eta garai hartan hainbat eta hainbat familiek jasandako sufrimendua, garai gogorrak… kontatzen ditu; baita une goxoak ere.

 

"Basiliren istorioa kontatzeko beharra eta nahia nuen"

Basili Usatorre Baserrian bizi zen eta 5 umeren ardura bere gain hartu behar izan zuen gaztetatik. Hala ere, bere amaren bila joateko beharrak bultzatuta bere jaioterria utzi zuen. Beranduago maitemindu eta Basalduan (Salbadan) familia osatu zuen.

Guda garaiko bizipenak ere kontatzen ditu, senarra frontera joan zenekoak. Testuinguru horretan bereziki azpimarratu eta goraipatzen du Basili bezalako emakumeek burututako papera “guda propioa burutu beharra zuten emakumeek, isilpekoa eta heroikoa”.

Guda ostean alde egin zuten Basalduatik eta bizi berri bat hasi behar izan zuten.

Edozein erronkari aurre egin ahal zaiola erakusten duten bizipenak dira eta hori erakutsi du María Doloresek ere bai, liburu hau argitaratuta. Bera ere harritu egin zen liburua irakurtzerakoan, oroimen guzti horiek idazteko gai izanagatik. “Zaila bazirudien ere, eskua idazten jartzerakoan, oroimenak burura etortzen zitzaizkidan”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide