Urduñako biztanleria hazi egin zen 2009an zehar. Udalak Plenoan onartutako datuen arabera, aurreko urtean baino 38 biztanle gehiago izan zituen Urduñak 2009an.
2010eko urtarrilaren 1ean 4.258 pertsona zeuden erroldatua. Horietatik 2.213 gizonezkoak ziren eta 2.045 emakumezkoak.
Adin tartearen arabera sailkatuta, 2010eko urtarrilaren 1eko datuak honakoak ziren: 14 urte baino gutxiagoko 536 biztanle zeuden, 15 eta 35 urte bitarteko 1.139, 36 eta 65 urte bitartean 1.808 eta 66 urtetik gorakoak 775 ziren.
2009an erroldan emandako alta kopurua 237koa izan zen. Horietatik 174 beste udalerri batzuetatik etorritakoak izan ziren, 13 atzerritik etorritakoak eta 46 jaiotzak zirela eta. Bajei dagokienez, 51 heriotza jaso ziren eta 139 emigrazio eman ziren Urduñatik beste leku batzuetara. Hortaz, arestian aipatu bezala, 38 biztanleko gorakada izan zuen Urduñak 2009an.
Datu hauek urtean zehar egindako hainbat egiaztapen gestio burutu ostean onartzen dira, Espainiako Estatistika Institutuarekin elkarlanean.