Urduñako etxeetako ura zikin egon da hainbat egunetan. Kontsistorioaren esanetan, “foru entitateko uren zuzendaritza orokorraren zerbitzu teknikoak aztertu, hustu eta garbitu egin zuen ondorio honen eragile izan zen zikinkeria”.
Arazoaz jabetu eta egun gutxira ura iturburuetatik, zuzenean, Edateko Uren Araztegira bideratzea erabaki zen, Gartxetatik pasa gabe bertan zikintzea ekiditeko.
Gainera, Diputazioko Ingurugiro Departamentuak bost analisi sakon eta zehatz burutu zituen eta ura kontsumitzeko egokia zela izan zen hauen emaitza. Udal administrazioaren ustetan “ekintza hauek guztiek hurrengo urteetarako uraren kalitatea bermatzen dute”.
Urtegiaren betetze lanak hasi dira dagoeneko eta Udalak “data hauetarako ohikoa den maila berreskuratzea” espero du, gainera “helburu hau lortzeko azken euriteak lagungarriak izaten ari dira”.