"La maza y la cantera" liburua aurkeztu du Julen Arzuaga aretarrak

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2010ko abe. 31a, 10:31

Mugalde Kultur Elkarteak aste honetarako antolatutako ekintza kulturalen azken-burukoa izan zen atzokoa.

Julen Arzuaga idazle eta abokatu aretarrak bere liburu berria aurkeztu zuen atzo Urduñako Kultur Etxean. Espainiako Estatuko hainbat tokitan ere aurkeztu du, Madrilen eta Bartzelonan esaterako, eta harrera oso ona izan omen du.

Mugalde Kultur Elkarteak aste honetarako antolatutako ekintza kulturalen azken-burukoa izan zen atzokoa.

Julen Arzuaga idazle eta abokatu aretarrak bere liburu berria aurkeztu zuen atzo Urduñako Kultur Etxean. Espainiako Estatuko hainbat tokitan ere aurkeztu du, Madrilen eta Bartzelonan esaterako, eta harrera oso ona izan omen du.

“La maza y la cantera” goiburu duen liburuak hiru ardatz nagusi dituela azaldu zien Julenek bertaratutako lagunei: lehena errepresioa, bigarrena,  euskal gazteria eta hirugarrena, eta azkena, elkartasuna. Hiru ardatz horiek eraman zuten idazlea liburu honetan 1.700 bizipen, 1.700 testigantza, 1.700 amets gaizto biltzera.

"Duela 20 urtetik hona euskal gazteriak bizi duen errepresio basati eta arbitrarioari normaltasun izaera puntu bat eman diogu; batere gauza normala izan barik". Horregatik, errepresioa, atxiloketa, torturak … jasandako zenbait gazte eta batez ere euren senideek bildutako datuak argitaratzeko eta zabaltzeko beharra dago lan honen atzean.

Senideek oso paper garrantzitsua jokatzen dute lan honetan. Izan ere, gazteen aurkako errepresio horren tamaina berekoa baita euren seme-alaba, lagun edo senideen eskubideen defentsan lan egin duen eta lanean jarraitzen duen pertsonen eta, batez ere, gurasoen uholdea.  Hirugarren ardatza da hori: elkartasuna. “Gazteriak bizi duen errepresio horrek, gazteak bakarrik ez, euren senide eta lagunak ere zigortzen dituelako”; mezu hori zabaldu zuten familia ugarik eurek kontatutako pasarteen bidez aurkezpen hasieran ikusi ahal izan zen bideo hunkigarrian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide