2017an sartzearekin batera LABen 9. Biltzar Nagusiari begira jarri gara. Maiatzaren 25 eta 26an izango da, Gasteizen. Erabakitzeko eskubidearen alde egin dugu orain arte, eta hala jarraituko dugu aurrerantzean ere. Guzti hori gurera ekarriz, Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrurako eta eremu sozioekonomiko propiorako bitartekoak eskuratzea izango da gure lehentasunezko borroka. Alor soberanistan adostasunak eraiki eta lankidetzaren alde egingo du LABek, aliantzak bultzatuz.
Beste erronka nagusietako bat, bizitzaren jasangarritasuna gure eredu sindikalaren erdigunera ekartzea da. Kapitalak lana jarri du gure bizitzen erdigunean, eta uste dugu bizitzaren jasangarritasunak izan beharko lukeela leku zentral hori. Horretarako lan egingo dugu eta horretarako garatuko dugu ekintza sindikal eta sozial integrala. Antolakuntza ponentziako erabaki nagusien artean azpimarratzekoa da eraldaketa feministari berrekingo zaiola sindikatuan, indar berezia emanez.
Gainera klase subjektua berrosatzeko beharra ondorioztatuta, langile sektore ezberdinak antolatzeko ahalegina egin nahi dugu. Eta parte hartzea sustatu nahi dugu afiliazioa balioan jarriz. Eztabaida prozesua irekita dago jada, eta, aurten, berritasun gisa, aplikazio telematiko bat jarri dugu abian afiliatuen parte hartzea bultzatzeko.
Hau da gauzak eraldatzeko unea, hau da garaia. Zurea, nirea, langileona, gurea. GURE GARAIA da!