Isil-isilik bada ere, jai handi batekin eman genion hasiera irailean ikasturte berriari Harri Orri Ar irakurle klubean. Izan ere, Gatsby Handiak ez zuen gutxiagorik merezi.
Eta bigarren hitzordua ere zehaztu dugu: azaroaren 18an elkartuko gara, ohi bezala, 19:00etan Basalarrina Euskal Topagunean. Oraingo honetan, Patxi Larrion nafarraren opera prima izango da protagonista: Feriatzaileak (Susa, 2016), Pattonpelikularen filmaketan, 1969an Nafarroan, abiatzen den thrillerra.
Liburua irakurtzea eta harrikada batzuk prest ekartzea izango da zure lan bakarra. Ardoa eta bestelakoak, gure kontu. Animatu!