Michel Houellebecqek epel utzi gaitu. Sumiso nahi gintuen, eta, ardi otzanen lekuan, isilik egoteko prest ez zeuden klubkideak aurkitu ditu, harrikadak bota eta bota, eta ardo kopak altxa eta altxa.
Eta epeltasunik maite ez dugunez, odolaren beroaren bila joatea erabaki dugu. Eta zein hobe langintza horretan Lanbas baino? Etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia. Aspaldi detektibe lanetan, odol-arrastoak segitzen aditua eta aritua.
Martxoaren 11ra arteko arratsalde hotzak Jon Alonsoren "Hiri hondakin solidoak" (Txalaparta, 2015) azken nobela beltzaren konpainian emateko prest?