Burua ondo zorroztutako harrikadez lepo daukagunez, iritsi da Harri Orri Ar oihukatu eta behin eta berriro esku ukabildua ateratzeko unea. Eta horretarako elkartuko gara, aurrez zehaztu moduan, datorren ostegunean, hilaren 30ean, 19:00etan Laudioko Basalarrina euskal topagunean, ohi bezala, botila bat ardo eta mokadu baten bueltan, liburu baten orrietan galtzeko.
Oraingo honetan, anbulantziak izango dira gure harrikaden jopuntua, anbulantzia-gidaria bertan dela. Eta uste baduzue ezinago krudelak garela, zera esango dizuegu: beti dago errealitatea gainditzen duen beste errealitate bat. Edo bestela, kasu bideoari (irudiak, noski, gogorrak dira, beraz, zure esku begiak irekita ala itxita ikustea).
Zuk ere “Ez tiro egin anbulantziei” irakurri baduzu, jakin ezazu Harri Orri Ar irakurle klubaren ateak irekita dituzula. Animatu eta etorri jolastera!