Diamanteak, bilaketak eta miseriak

Erabiltzailearen aurpegia Harri Orri Ar 2015ko urt. 26a, 10:47

Bila ibili arren, ez dugu Ilargi-harria diamante preziatua topatzerik izan. Zurrumurruen arabera, Indiara eraman dute berriro, lapurtua izan zen lekura, zirkulua itxiz. Eta hala ere, harribitxia topatu ez badugu ere, bideak merezi izan du, eta bilaketa ez da inola ere hutsala izan. Izan ere, bilaketa denak, utopien antzera, han daude, zeruertzean, eta akaso sekula bertara iritsiko ez bagara ere, bidean aurrera egiteko balio digute. Laino guztien azpitik eta sasi denen gainetik.

Eta sasiez ari garela, sasien artean topo egingo dugu hurrengo hitzorduan, Auschwitzeko kontzentrazio-esparru arantzatsuan. Horretarako, Primo Levi idazle italiarraren Hau gizon bat bada nobela irakurtzeko gonbita egiten dizuegu, datorren martxoaren 13an berriro elkartzeko eta sasikumeez hitz egiteko; hau da, gizakiaz hitz egiteko, geure buruaz, geure miseriez, geure izate gupidagabe eta ankerraz.

Liburua irakurtzeko bultzadatxoa behar baduzu, hona hemen komunikabide honetan bertan Aitor Aspuru kazetariak nobela eder honen gainean egindako iruzkina: http://www.aiaraldea.eus/proposamenak/literatura/hau-gizon-bat-bada

Hasi da orri artean bila ibiltzeko denbora. Eta martxoan, besterik ezean, konpainia ederra aurkituko duzu harrikada, orrialde eta ardoen artean Harri Orri Ar irakurle klubean. Ordura arte, irakurketa on!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide