Iritsi da ilargi-harria Indiako diamante baliotsuarekin zer gertatu zen ezagutzeko unea. Nork lapurtu du? Nola lortu du Yorkshireko Verinderdarren etxetik ateratzea, handik atera badu? Non dago orain bitxi preziatua? Eta nor izango da misterioa askatzeko gai: Cuf sarjentu prestua, maiteminak jotako Franklin Blake gaztea, Ezra Jennings medikuaren laguntzaile dohakabea...?
Horiek eta beste asko dira Wilkie Collinsek idatzi eta Antton Olanok maisuki itzulitako (itzulpen arloko Euskadi saria eskuratu zuen lan honengatik) Ingalaterrako lehenengo detektibe-nobela luze eta mamitsuaren hari nagusiak, eta horiek eta beste asko izango dira Harri Orri Ar irakurle klubaren hurrengo hitzorduko harrikaden jopuntuak, ardo gozo baten laguntzarekin betiere.
Ilargi-harria nobelaren orrietan murgilduta ibili bazara, hortxe duzu orain barruak askatzeko hitzordua: urtarrilaren 23an, ostiralarekin, 19:00etatik aurrera, Amurriko Mendiko Lagunak taldearen txokoan.