Azaroaren 21ean, ostiralean, berriro elkartuko gara, Harri Orri Ar irakurle klubaren hitzorduari leial. Oraingo honetan, harrikada eta harrikada artean, kopa bete ardo inguruan, koloretako margoez pintatuko dugu hiri errebeldeen mapamundia.
Izan ere, David Harvey geologo ingelesaren Rebel Cities. From the Right to the City to The Urban Revolution liburuaren azken orriak zukutzen ari gara, eta bertan irakurritako denak hizpide hartuko ditugu, munduko hiritarrentzat oraindik itxaropenik baden ala ez asmatzen ahalegintzeko.
Zuk ere liburu hau irakurgai izan baduzu azken asteotan, etor zaitez zure iritzien berri ematera, ostiralean, 19:00etatik aurrera, Gure Aukera Kultur Elkartera.
Harri HIRI ar!