Tipo azkarra zen gure Cesare Pavese: “Iraila etorriko da eta herioren begiak izango ditu”. Hala zen, ezta?
Bada, hori, iraila iritsi dela, eta harekin lanpostu, eskola edo Lanbideren ilara alienatzaileetara itzultzeko behar ustela. Hori bai, dena ez da zorigaitz eta atsekabe irailean: behingoz irakurri ahal izango ditugu gure liburu maiteak orriak hondartzako hondarrez bete gabe eta gure etxeko sofa erosoan, eta ez mendi puntako arroka irregular deseroso baten gainean jarrita, haize-enbaten menera (nahi duzuena esango duzue, baina bukolizismoa eta deserosotasuna eskutik helduta paseatzen diren amoranteak dira).
A! Eta irailak Harri Orri Ar irakurle klubaren lehenengo saioa ere ekarriko digu. Irailaren 19an, ostiralarekin, hitzordua daukagu Danele Sarriugarteren "Erraiak" liburuaren orriekin, ardo gozoren batekin eta zuen guztien harrikadekin.
Hartara, oraindik garaiz zaudete liburutegiren batean liburua maileguan hartu, herriko liburudendaren batean erosi edo hiriko makroliburudendaren batean lapurtu eta irakurtzeko.
Irailaren 19an elkar ikusiko dugu, beraz, 19:00etatik aurrera Basalarrinaren egoitzan (Abastos plazan).
Eta bitartean, zintzoak izan eta (SPOILER ALERT!!) ez abandonatu zuen bikotekideak post-it batekin!