Ganbegi Hockey Taldeak ez du lortu garaipena Atlético San Sebastian-en aurka Gardeako Udal Zelaian jokatutako Euskadiko Koparen Finalean.
Iñaki Olaguenagak zuzendutako taldeak 0 eta 0 berdiketarekin amaitu du partida, eta 6 eta 7 galdu du penalty stroke jaurtiketetan.
Lehenengo zatian, talde donostiarra izan da pilotaren jabea.Lau-bost alditan aukera onak izan arren, laudiokoak ondo ibili dira defentsan eta berdinketarekin heldu dira altsedenaldira.
Bigarren zatia ezberdina izan da, donostiarrek pilotaren jabetza galdu dute, eta laudioarrak aukera hobeak izaten hasi dira. Dena den, 70. minutura 0 eta 0 berdinketarekin heldu dira, hortaz, penalty stroke jaurtiketak beharrezkoak izan dira finalaren garailea izateko.
Penaltyetan, lehenengo bost jaurtiketekin berdinketa mantendu denez, banakako jaurtiketako bigarren txandan erabaki da garailea, 6 - 7 markagailuarekin.