Ganbegi Hockey Talde laudioarrak 2013/14ko Euskadiko Kopan parte hartuko du, azken denboraldietan egin duen bezala.
Iñaki Olaguenagak zuzenduko du lehen mailako taldea. Lehenengo finalaurrea, Kale Lagunak, Ohorezko B mailako, talde donostiarren aurka jokatuko du. Partida, gaur, arratsaldeko 16:00etan izango da Donostiako Bera-Bera Hockey Zelaian. Hurrengo finaldietan Atletico San Sebastian eta Pasaiako Trintxer taldeak arituko dira. 17:30ean izango da; zelai berean.
Partiduak amaitu bezain pronto jakingo du Ganbegik zein talderen kontra jokatuko duen datorren asteko partida. Beste finalaurrekoaren emaitza ikusita Atletico San Sebastian ala Pasaiako Trintxerren kontra izango da bigarren buelta irailaren 21ean, datorren igandean. Partida goizeko 12:00etan jokatuko da Gardeako Udal Hockey Zelaian; bai 3. eta 4. postuak erabakitzeko eta baita finala jokatzeko.