Emaitza paregabeak Euskal Herriko Udako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge 2013ko uzt. 12a, 12:39

Laudioko igerilariek domina ugari lortu dituzte berriro Igeriketa Laudio Klubarentzat Euskal Herriko Infantil eta Absoluto mailako Txapelketetan.

Laudioko igerilariek lortu zituzten berriro domina ugari Igeriketa Laudio Klubarentzat Euskal Herriko Haur eta Senior Mailako Txapelketetan.

Tolosan ospatutako haur mailako txapelketan sei domina lortu zituzten. Asier Sanchez urrezko dominak lortu zituen 400 eta 200 libreetan eta zilarrezkoa 100 libreetan. Mikel López, Zugaitz Ortiz, eta Mikel Ibarretxe brontzezkoak irabazi zituzten 50 tximeletan, 50 bularretan eta 1500 libre hurrenez hurren. Bere aldetik, Ainhoa Ugarrizak, txapelketa on bat egin arren, ez zuen dominik lortu.

Gazteizko Senior Mailako Txapeketan parte hartu zuten bi gaztek, Ander Sánchezek eta Ibai Duñabeitiak zazpi domina irabazi zituzten. Ander Sánchezek brontzezko dominekin bukatu zuen promesa eta senior mailetako 1500 libreetan. Ibai Duñabeitiak senior mailako 50 bizkarretan zilarrezko domina, 100etan brontzezkoa, eta gazte mailako 50 eta 100 bizkarretan urrezkoak eta 200etan zilarrezko dominekin bueltatu zen etxera.

Horrez gain, datozen asteburuetan txapelketa garrantzitsuak izango dituzte igerilariek, alde batetik, Espainiako Txapelketak izango dira. Ibai Duñabeitiak Valentzian egongo da Gazte Mailako Txapelketan uztailaren 18tik 20ra, Asier Sánchez arituko da Pontevedran Haur Mailakoan uztailaren 23tik 26ra, eta Endika Valle Las Palmaseko Senior Mailakoan egongo da abuztuaren 8tik 10era. Bestaldetik, azken honek, Endika Vallek eta Iraia Escandón entrenatzaileak Viana do Castelon ospatuko diren Atlantikoko Itsas Jokoetan parte hartuko dute Euskal Herriko Selekzioarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide