Eskola-mailako kirolariek emaitza onak lortu dituzte Gasteizko Zadorra Txapelketan.
Benjamin mailan, 2004ko igerilariek, Deiane Duartek, Amaia Pagazaurtunduak eta Maier Salazarrek lehenengo, bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, hurrenez hurren. Gizonekoetan, Borja Samaniegok lehengo postua eskuratu du. 2003an jaiotako igerilarien artean, aldiz, Iraia Andino lehenengo postuan eta Igor Lombraña bigarrenean sailkatu dira.
Kimu mailan, 2002ko Iker Arbaizak eta Endika Burutxagak lehengo eta bigarren postuak eskuratu dituzte, eta 2001eko Beñat Gutierrezek hirugarren postua lortu du. Bestalde, haur mailako Julen Garcíak hirugarren postuan bukatu du txapelketa.
Horrez gain, pasa den asteburuan Arabako Federatu Txapelketan Zugaitz Ortiz, Ainhoa Ugarriza, Mikel López, Olatz Cantón, Mikel Ibarretxe, Asier Sánchez, Ander Sánchez, Ibai Duñabeitia, eta Iraia Escandón gazteek emaitza eta denbora onak lortu zituztenez Euskal Herriko UDako Txapelketan parte hartzeko txartela lortu zuten. Hortaz, Igeriketa Laudio Klubeko ordezkari asko izango dira lehiaketa horretan.
Uztailaren 6an eta 7an, Tolosako Usabal Kiroldegian ospatuko den Txapelketan Ibai Duñabeitia, Asier Sánchez, Mikel Ibarretxe, Mikel López, Zugaitz Ortiz, Ainhoa Ugarriza, Ander Sánchez eta Endika Valle izango dira laudioar taldea osatuko diren kirolariak.