Aurten ospatuko da berriz Hockey Eguna, ekainaren 8an, Gardeako Udal Hockey Zelaian.
Arabako Hockey Federazioak, kluben eta kirolarien laguntzarekin, antolatutako jaian familia osoarentzako programazioa egongo da. Goizeko 10:00etatik aurrera parte-hartzaile guztientzako ekintza prestatutak egongo dira. Maila eta adin ezberdinentzako hockey partiduak izateaz gain, programazioak umeentzako jolasak, herri bazkaria, diskofesta eta beste ekintzak ere izango ditu.
Federazioaren arduradunek esan digutenez, iaz Gardeako Udal Hockey Zelaian 350 lagun baino gehiago izatea sorpresa ederra izan zen, ez zuten espero horrelako arrakasta izatea. Horregatik, aurten ere, errepikatu nahi dute iazko jardunaldia, denon artean egindako festa polit hau indartzeko eta betirako mantentzeko.
Informazioa eskatzeko sartu ahal da Hockey Egunako facebook-eko orrian edo e-mail bat bidali ahal da hockeyeguna@arabahockey.org posta elektronikora.